Bakioko hilketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru gizon atxilotu dituzte, Bakion izandako hilketa batekin lotuta

Horietako bi Sopelan atxilotu dituzte, hirugarrena Madrilen. Martxoan topatu zuten biktimaren gorpua, hainbat labankada zituela.
Gorpu bat topatu zuten Bakion martxoaren 1ean. EFE
Ertzaintzaren agenteak gorpua topatu zuten egunean. EFE

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu Sopelan (Bizkaia) eta Getafen (Madril), Bakion duela hilabete batzuk izandako hilketa batekin zerikusia dutelakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ETBri baieztatu dionez.

Iturrion arabera, Polizia Autonomikoaren agenteek bi gizon atxilotu zituzten atzo Sopelan. Bigarren atxiloketa Getafen egin zuten, Espainiako Poliziaren laguntzarekin.

Martxoaren 1ean "indarkeria zantzuak" zituen gizon baten gorpua atera zuen Ertzaintzak Bakioko itsaslabar batetik. Gizona otsailean desagertu zen —Bartzelona bizi zen bikotekidearekin; hark salatu zuen desagertzea— eta droga-trafiko aurrekariak zituen. Hainbat labankada zituen.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu zuen, eta horren harira egin dituzte bi atxiloketok. Ikerketa zabalik dago oraindik.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X