Aste Nagusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1.400 piratak hartu dute parte Donostiako abordaian

Urtero bezala, arratsaldeko 17:00etan ekin diote Donostia abordatzeari. Aurten, 1.400 pirata inguruk hartu dute Kontxako badia, 200 baltsetan. 17:00etan ekin diote Donostia abordatzeari.
1.400 pirata inguruk hartu dute Kontxako badia, 200 txalupetan. Argazkia: EiTB
1.400 pirata inguruk hartu dute Kontxako badia, 200 txalupetan. Argazkia: EiTB

Milaka lagunek hartu dute parte astelehen honetan Donostiako Aste Nagusia 2018ko piraten abordatzean. Donostiako piratek euria eta haize bolada handiak izan dituzte lagun goizean, baltsak prestatzerako orduan. Hala ere, goiz-goizetik gogo handiz eta giro paregabean aritu dira lanean parte hartzaileak, hiriko kai inguruan. Aurten, 1.400 pirata inguruk hartu dute Kontxako badia, 200 baltsetan.

Urtero bezala, 17:00etan ekin diote Donostia abordatzeari. Ehunka pertsona uretan murgildu dira ordu horretan, eta bidean txalupa ugari geratu diren arren, besteen baltsak abordatu dituzten pirata asko izan dira tartean. Dena dela, garrantzitsuena ongi pasatzea izan da, eta 17:40 aldera iritsi dira lehen parte hartzaileak helmugara.

Urteroko kanoikadak abiatu zuen larunbatean, abuztuaren 12an, Donostiako Aste Nagusia. Sonakay Donostiako musika-talde ijitoa eta Helduak eta Asoleus elkarteak izan ziren protagonistak. Bestalde, Altsasuko Gurasoak elkarteak Matti pertsonaiarena egin eta Donostiako Piraten txupina bota zuen, espetxean dauden Altsasuko gazteei elkartasuna adieraziz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X