Ibilgailuen azterketa teknikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

IAT berriak isurketak kontrolatzeko sistema ere aztertuko du

2006tik aurrera fabrikatutako ibilgailu guztiei egingo dizkiete frogak eta jada gasen isurpenak kontrolatzeko egiten direnen osagarri izango dira.
Noaingo (Nafarroa) IAT zentroa. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Noaingo (Nafarroa) IAT zentroa. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT) egiten duten estazioek E-OBD irakurketa sistema duten gailuak izan behar dituzte irailaren 10etik aurrera, hala, isurketak kontrolatzeko sistemaren funtzionamendua egiaztatu ahalko dute.

Froga berri hori 2006tik aurrera fabrikatutako ibilgailuei (Euro 5 eta Euro 6 ibilgailu arinak eta Euro VI ibilgailu astunak) egingo diete, eta gasen isurpenak kontrolatzeko egiten direnen osagarri izango da (ez ordezko). E-OBD zentralitan irakurketa akatsak sumatuz gero, ez da beharrezkoa izango isurpenen testa egitea.

Espainian IATak egiten dituzten enpresen elkarteak azaldu duenez, froga berri hori ez da isurketak kontrolatzeko sistema berri bat, eta ez ditu kutsatzaile gehiago kontrolatuko. Ibilgailuek duten sistema hori zuzen dabilela egiaztatzea da bere helburua, baita manipulatua izan ez dela konprobatzea.

Aurrerago, "etorkizun hurbil batean", elektronikoki kontrolatzen diren segurtasun aktiboko eta pasiboko sistemak ere egiaztatu ahalko ditu IATk. Hau da, egonkortasun kontrola, balaztak ez blokeatzeko sistema, airbaga, argiztapen eta seinalizazio sistema, segurtasun-uhalen tenkagailua, kilometrajea. "Oraindik, dena den, ez du datarik", argitu dute elkartetik.

Azterketa beste zentro batean egiteko aukera

IAT berria arautzen duen errege dekretua maiatzean sartu zen indarrean, baina irailaren 10etik aurrera jarri dituzte martxan berrikuntza nagusiak: isurketak kontrolatzeko sistema egiaztatzearena edota bigarren azterketa beste estazio baten egiteko aukera.

Gidariek iraungintze-data baino 30 egun lehenago egin dezakete azterketa. Horrez gain, gidariek estazio berria aukeratu ahal izango dute autoaren bigarren azterketa teknikoa egiteko, lehenengoan kontrako emaitza jaso ostean.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X