Istripu larria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi lagun hil dira auto baten eta kamioi baten arteko istripuan, Asparrenan

Hildakoak 70 urteko senar-emazte bi dira. A-1 autobidean jazo da ezbeharra.
Istripua, Asparrenan. Argazkia: Arabako Foru Suhiltzaileak
Istripua, Asparrenan. Argazkia: Arabako Foru Suhiltzaileak

Arrasateko 70 urteko senar-emazte bi hil dira A-1 autobidean, Asparrena parean izandako istripuan, auto batek eta kamioi batek talka eginda. Dirudienez, autoa kamioi azpian geratu da, ibilgailua bete-betean jo ostean.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 14:10ean jazo da ezbeharra, Eginotik gertu, Gasteizko noranzkoan.

Istripuan, autoaren aurrealdean zihoazen bi bidaiariak hil dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X