Txartelak, salgai
Gorde
Kendu nire zerrendatik

640 milioi euro banatuko ditu Gabonetako sari nagusiak

Abenduaren 22an egingo den Gabonetako Ezohiko Zozketarako 170 milioi dezimo jarri dituzten salgai.
Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE

Uztailetik erosi daitezke Gabonetako Ezohiko Zozketarako txartelak. Guztira, 100.000 zenbakidun 170 serie jarri dira salgai. 3.400 milioi euro igorriko dira zozketan, eta horien %70 sarietara bideratuko da, hau da, 2.380 milioi euro.

Sari Nagusiak 640 milioi euro banatuko ditu, hau da, serieko 4 milioi euro eta saritua den dezimo bakoitzeko 400.000 euro.

Bigarren sariak 1,25 milioi euro banatuko ditu saritutako serie bakoitzeko eta hirugarrenak, 500.000 euro. 20 euroko prezioa du dezimo bakoitzak.

Teknologia berrietara egokitzeko asmoz, Espainiako Loteria zerbitzuak “LoteriasPRO” deituriko aplikazioa jarri du abian aurten.

Aplikazio horri esker, erabiltzaileak modu digitalean erreserbatu ahal izango du bere txartela. Ondoren, eta QR kode baten bidez, salmenta lekuan eskuratuko du dezimoa modu fisikoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "sobera" zegoen, Osasun Sailaren ustez

Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten, eta, horretarako, txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean egin zuen EH Bilduk eman zuen auziaren berri. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X