Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Gabirian, orga jasotzaile bat irauli eta azpian harrapatuta

Ezbeharra 11:15ean gertatu da, basoko pista batean. Hildakoa 53 urteko legorretar bat da.

Gizon bat hil da gaur Gabirian, orga jasotzaile bat ('fenwick' motakoa) irauli eta azpian harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 11:15ean gertatu da, Ugarana goikoa auzoko baso pista batean, baserri batetik gertu.

Goierriko Hitza-ren arabera, hildakoa 53 urteko legorretar bat da. Antza, baserriko jabeari laguntzen ari zen pentsua biltegi batera eramaten. Gidatzen ari zen orga jasotzailea, baina, irauli eta azpian harrapatuta gelditu da. Tokian bertan hil da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X