Elikagaien segurtasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hainbat gusanito-pakete sorta erretiratu dituzte Euskadiko saltokietatik

Esne arrastoak zituztela ohartarazten ez zuten Grefusa markako gusanito eta krispeta paketeak dira salmentatik kendutakoak.
Gusanitoak. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Esneari alergia ez diotenek arazo barik jan ahal dituzte gusanitook. Argazkia: EiTB

Kontsumoaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AECOSAN, gazteleraz) hainbat gusanito eta krispeta pakete sorta merkatutik erretiratzea agindu du alergenoen informazioa zuzen ez emateagatik, zehazki, esne arrastoak egon zitezkeela ez ohartarazteagatik. Produktu horietako batzuk, besteak beste, Euskadiko saltokietan banatu dituzte.

Grefusa markako 'Grefusito' izeneko gusanitoak eta krispetak  (biak ala biak gurin zaporedunak) dira salmentatik kendutakoak. Gusanitoen kasuan, honakoak dira kendutako sorta zenbakiak: 77069, 77338, 77713, 78030 y 78349 (35 gramoko paketeak). Hurrenez hurren, honako kontsumo lehenetsiaren data dute: 01/02/2019, 09/02/2019, 15/02/2019, 23/02/2019 eta 01/03/2019.

Krispetei dagokienez, hauek erretiratutakoak: 77160, 77343, 77724, 78035 y 78355 (32 gramoko paketea). Kontsumo lehenetsiaren data: 03/02/2019, 08/02/2019, 16/02/2019, 24/02/2019 eta 02/03/2019.

Badaezpada, marka horretako paketerik etxean eduki lezaketen eta esneari alergia edo intolerantzia duten kontsumitzaileei ez jateko gomendatu diete. Gainerako kontsumitzaileentzat ez dira arriskutsuak.

Enpresa paketeok salmentatik kentzeko eta etiketa zuzen jartzeko lanetan ari da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X