Jendetza batu da Altsasun Iñigo Aritza ikastolari laguntzeko asmotan
Albiste gehiago gizartea
Bizkaiko Zubia zerbitzurik gabe geratu da matxura batengatik
Zerbitzu horren erabiltzaileak Getxotik Portugaletera joateko beste aukera batzuk bilatzen ari dira, oraingoz ez baitago argi zenbat denbora beharko den gorabehera hori konpontzeko.
2.000 bat ezkontza parekide egin dira Hego Euskal Herrian sexu berekoen arteko ezkontzak baimentzen zuen legea onartu zutenetik
2005eko irailaren 3an egin zen Hego Euskal Herrian lehen ezkontza parekidea, Gasteizko udaletxean. Lortutako aurrepausoak, baina, arriskuan daudela ohartarazi, eta olatu atzerakoiari aho batez erantzuteko eskatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Almerian, emaztea labankadaz hil ostean
63 urteko emakumea hilik aurkitu dute haren etxebizitzan, arma zuriz eragindako zauriekin. Ustezko hiltzailea erietxean atxilotu dute, bere buruaz beste egiten saiatu ostean, ospitaleratuta dagoelako.

Ortzadarrak nagusi Euskal Herriko kaleetan LGTBI Harrotasunaren egunean
Martxak eta ekitaldi ugari izango dira egun osoan zehar hiriburu eta herri askotan, LGTBI pertsonen eskubideak aldarrikatzeko. Bilbon, martxa nagusia 12:00etan abiatu da Casillatik. Gasteizen, Donostian eta Iruñean arratsaldean izango dira manifestazioak.

Elkarretaratzea egin dute Hernanin, jaietan izandako eraso arrazisten aurka protesta egiteko
Astearte goizaldeko eraso ugariez gain, asteazkenean beste eraso bat izan zen, eta, Txozna Batzordeak salatu duenez, ez dira Hernanira soilik mugatu. "Ultraeskuinaren gorakadaren" ondorioa direla uste dute, eta "ez dira gertakari isolatuak" izan.
Adierazi gabeko alergenoak dituzten Bingqi Foods markako galletak Hego Euskal Herrian saltzen ari direla ohartarazi dute
Esnea, soja edo sulfitoak dituzte. Espainiako Elikagaien Segurtasunerako eta Nutrizio Agentziak (Aesan) alergia edo intolerantzia duten pertsonei gomendatu die ez kontsumitzeko. Produktu horiek kontsumitzeak ez du arriskurik gainerako herritarrentzat.
Ehgam-ek transfobian jarri du arreta aurten bere sariak banatzeko ekitaldian
Ehgam Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak Loratuz Lotu, Lumagorri, Anitzak eta SuminTrans kolektiboei eman die Urrezko Hirukia saria, Gurutzetako Ospitalearen Genero Identitatearen Unitateak pertsona transak artatzeko erabiltzen duen modua salatzen egindako lanagatik. Bestetik, feminista "transbaztertzaileek" Bilbon egin zituzten jardunaldiei eman diete Larruzko Espartina "antisaria", haur eta nerabe transak jomugan jartzeagatik.
Metro Bilbaok uztailaren 1ean jarriko du martxan udako ordutegia, maiztasunak egokituta
Ostiral eta larunbat gauetako zirkulazioa zerbitzu bereziekin osatuko dute, horren ibilbidean dauden udalerrietako jaiez eta kultura-ekitaldiez gozatu ostean etxera itzuli ahal izateko.
Motor-gidari bat hil da trafiko-istripuan Errezilen
Ezbeharra 17:45 inguruan gertatu da, Errezilen, GI-2634 errepidetik zihoan motozikleta bat bidetik atera denean. Gidaria, gizonezkoa, istripua izan den tokian bertan hil da.

"Profil etnikoaren araberako kontrolak egiteari" uztea eskatu diete Ertzaintzari eta udaltzaingoei
SOS Arrazakeriak gogorarazi du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Frantzia zigortu berri duela "kontrol arrazistak egiteagatik".