INKESTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko medikuen % 86 eutanasia legeztatzearen alde agertu dira

Bizkaiko Medikuen Elkargoak eutanasiaren inguruko galdeketa bat egin du, eta gaur jakinarazi ditu emaitzak: 6.927 kidetatik 723k hartu dute parte inkestan.
Artxiboko irudia.
Artxiboko irudia.

Bizkaiko medikuen % 86 eutanasia legeztatzearen alde agertu dira, Bizkaiko Medikuen Elkargoak gaur ezagutzera eman duen inkesta baten arabera. 6.927 medikuk osatzen dute elkargoa, eta 723k hartu dute parte galdeketan. Horietatik % 60,5ek esan dutenez, eutanasia legea onartzen bada, aukera hori eskatzen duen gaixoari onartu egingo liokete eta ez lukete kontzientzia-eragozpena erabiliko.

Euskal Herrian halako galdeketa bat egiten den lehen aldia da, eta Cosme Naveda Bizkaiko Medikuen Elkargoko presidenteak zabaldu ditu gaur emaitzak, Bilbon egin duen agerraldian. Eutanasia legeztatzeko lehen urratsa eman zuen Espainiako Diputatuen Kongresuak joan den ekainean, eta horren ondoren egindako iritzi bilketa bat da.

Navedak nabarmendu duenez, oso garrantzitsua da eutanasiari buruzko eta zainketa aringarriei buruzko eztabaidak bereiztea. Bestalde, eutanasia eta lagundutako suizidioren arteko ezberdintasunean egin du azpimarra; eutanasiaren kasuan, medikuak ematen dio gaixoari hiltzeko botika, eta lagundutako suizidioan, berriz, botika eskura jarri bai, baina medikuak ez dio botika hori ematen gaixoari. Azken aukera hori, medikuen % 71,21ek babestu dute inkestan.

Mediku gazteak dira, batik bat, eutanasia legeztatzearen alde agertu direnak, eta % 84k uste dute kontzientzia eragozpenerako aukera jaso beharko lukeela legeak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X