BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lasterka egiteko deialdia egin dute ostiralerako Bilbon, Laura Luelmoren omenez

Begoña Beristain kazetariak antolatu du, Huelvan lasterka egitera irten eta erail duten irakaslea gogoan. Abenduaren 21ean 19:00etan elkartuko dira Guggenheim museoaren aurreko zabalgunean.
Lasterka egiteko deialdiaren kartela
Lasterka egiteko deialdiaren kartela

Begoña Beristain kazetari eta korrikalariak antolatuta, lasterka egiteko elkartuko dira abenduaren 21ean Guggenheim museoaren aurreko zabalgunean, Huelvan korrika egitera irten ostean eraildako Laura Luelmo irakaslea gogoan. Aldi berean, emakumeek  "bakarrik eta aske" lasterka egiteko duten eskubidea aldarrikatuko dute.

Deialdia gizon, emakume, lasterkari eta ez lasterkariei irekita dago. Ostiralean, 19:00etan elkartuko dira Guggenheim museoaren aurreko zabalgunean eta Itsas Museora arteko bidea egin ondoren, berriro ere hasierako puntura itzuliko dira.

Europa Press albiste agentziari egindako adierazpenetan Begoña Beristain antolatzaileak azaldu duenez, "suminduratik" eta "amorrutik" sortutako ekimena da. Gaineratu duenez, Laurari omenaldia egiteaz gain, aldarrikapenerako ere balioko du.

Azkenik, parte hartzeko deialdia egin du.

 

Desde la rabia lanzo este llamamiento a hombres y mujeres en recuerdo de Laura, la corredora asesinada mientras corría. Comparte por favor. #niunamas #niunamenos #corrersinmiedo

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X