MADRID FUSION
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bestfarmers.eco, ekoizle onenak ezagutzera ematea helburu duen Atxaren proiektua

Eneko Atxak eta Xabi Uribe-Etxebarriak gidatutako proiektuak nekazariak, abeltzainak eta arrantzaleak merezi duten tokian jarri nahi ditu. Joan Roca eta Gaston Acurio sukaldariek ere babestu dute.
Xabi Uribe-Etxebarria eta Eneko Atxa
Xabi Uribe-Etxebarria eta Eneko Atxa. Argazkia: Sherpa

Eneko Atxa sukaldariak laster argia ikusiko duen proiektu baten berri eman du: Bestfarmers.eco. Webgune horren helburuak hauek izango dira: munduko ekoizlerik onenak (nekazariak, abeltzainak eta arrantzaleak, kasu) merezi duten tokian jartzea eta horiei ikusgarritasuna ematea. Bestfarmers.eco webgunea 2019ko apiriletik aurrera egongo da erabilgarri.Atzo, Madrid Fusion sukaldaritzaren inguruko nazioarteko kongresuaren hasiera ekitaldian aurkeztu zuten proiektu berria Eneko Atxa sukaldariak eta Xabi Uribe-Etxebarria ekintzaileak. Halaber, proiektuak Joan Roca edo Gaston Acurio bezalako sukaldari entzutetsuen babesa du.Bestfarmers.eco webguneak laborari onenak bilduko ditu. Erabiltzaileek ekoizle horien produktuak gertutik ezagutu ahal izango dituzte eta, aldi berean, nola landatzen, arrantzatzen eta ekoizten duten ikasi.Bestalde, urtean behin munduko nekazari onenak aitortuko dituzte, atalez atal banatuko dituzten sarien bitartez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X