EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urtegiak beren edukieraren % 86,5ean daude, hamarkadako batez bestekoaren gainetik

218 hektometro kubo ur dituzte, garai honetan batez beste 198 hektometro kubo denean.
Uribarri Ganboako urtegia
Uribarri Ganboako urtegia. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) urtegiek 218 hektometro kubo ur dituzte aste honetan, hots, beren edukieraren % 86,5ean daude beteta. Duela urtebete 9 hektometro kubo ur gutxiago zituzten, % 82,9 baitzuten beteta. Halaber, azken hamarkadan, batez beste, 198 hektometro kubo izan dituzte garai honetan.

Uribarri Ganboako urtegiak, esaterako, 146 hektometro kubo har ditzake eta 128 hektometro kubo ur ditu gaur egun (edukiera osoaren % 87,6). Urrunagako urtegiak 60 hektometro kubo ditu (edukiera osoaren % 83,3).

Espainiako Ingurumen Ministerioak zabaldutako datuen arabera, Gipuzkoako Ibai Eder urtegiaren % 91 dago beteta (11 hektometro kuboko edukiera du) eta Urkuluko urtegia, ostera, % 90 (10 hektometro kubo har ditzake).

Gipuzkoan bertan, Ibiurko urtegiaren edukieraren 87,5 dago beteta, 8 hektometro kubo ur baititu.

Azkenik, Arabako Albina urtegiak 4 hektometro kubo ditu gaur egun, edukieraren % 80.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X