Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia indarrean, haizeagatik eta baso sute arriskuagatik

Hegoaldeko haizeak indartsu joko du eta 100 km/h-ko boladak espero dira. Haizeak, lurraren lehortasunak eta hezetasun eskasak sute arriskua areagotzen dute.
Haize-bolada indartsua Bilbon
Haize-bolada indartsua Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) eta Nafarroa abisu horian dira, muturreko meteorologia fenomenoengatik.

Gaur, asteazkena, baso sute arriskuari dagokion abisu horia indarrean egongo da eguerdira arte EAEn.

Gainera, haizeak zakar joko du hegoaldetik. Hori dela eta, bigarren abisu hori bat ezarriko dute; kasu horretan, haizeagatik. Mendi inguruetan orduko 100 kilometroko haize boladak neurtuko dituzte. Gainerako tokietan, orduko 60-80 kilometrokoak.

Nafarroari dagokionez, 90 kilometro orduko boladak espero dira eta alerta laranja ezarriko dute eguerdira arte ipar isurialdean. Eguerditik aurrera eta 18:00ak arte, abisu horia aktibatuko da.

Pirinioetan eta Nafarroa erdialdean, ostera, abisu horia 18:00ak arte egongo da indarrean 70-90 kilometro arteko haize ufadengatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X