Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Jaizkibel V
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egitura 'bereziko' harrespila bat aurkitu dute Jaizkibelen

Duela 2.000 eta 3.000 urte arteko monumentu megalitikoa da, Aranzadiren arabera, eta hilobi gisa erabili zuten.
18:00 - 20:00
Aranzadiko arkeologoek Jaizkibel V chomelechean egitura berezia aurkitu dute

Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek Hondarribian, Jaizkibel mendian, egindako indusketek azalera atera dute egitura “bereziko” harrespila bat, Brontze Aroari dagokiona; hots, duela 2.000 edo 3.000 urtekoa.

Aranzadik azaldu duenez, “Jaizkibel V” izeneko monumentu megalitikoa hilobi gisa erabili zuten orduko biztanleek, zeinak “sedentarioak ziren eta nekazaritza eta abeltzaintza zuten bizibide” eta egitura sozial oso zehatzak zituzten.

Manu Ceberio indusketen zuzendariaren ustez, “harrien biribil perfektuan” egitura “bereziak” dituzten bi harlauza ikus daitezke eta harrespila horiek “gorpu baten errautsak gordetzeko historiaurreko hilobiak” izaten dira.

“Gaur egun, monumentu hauek horizontalean ikusten dira, denboraren denbora harriak jausi egiten baitira, baina benetako banaketa bertikala izango zen”, zehaztu du Ceberiok. “Hilobi gisa erabiltzea ez ezik, harrespila hauen helburua bizi ziren lurraldea markatzea ere bazen”, gehitu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X