PINTAKETAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berdintasunaren eta aniztasunaren aurkako pintaketak egin dituzte Zaratamoko eskolan

'Stop feminaziak','scolae planari ez', 'mutilek zakila dute' edota 'haurren homonatzeari ez' bezalako esaldiak agertu dira idatzita ikastetxean.
18:00 - 20:00
Feminismoaren eta berdintasunaren aurkako pintadak egin dituzte Zaratamoko Eskolan

Berdintasunaren, feminismoaren eta aniztasunaren kontrako pintaketak agertu dira Zaratamoko eskola publikoko hormetan. 'Stop feminaziak', 'scolae plana ez', 'haurren hormonatzeari ez' edota 'mutilek zakila dute' bezalako esaldiak agertu dira ikastetxeko hainbat lekutan.

Zentroko guraso elkarteak antolatuta, martxoaren 8aren harira ekintza bat egin zuten eskolan joan den larunbatean: morez eta ostadarraren kolorez margotu zituzten eraikinaren hainbat gune, eta horren ondoren etorri dira pintaketak.

 "Harrituta" agertu dira gurasoak eta eskolako zuzendaritza, eta arratsaldean bertan Udaleko arduradunekin premiazko bilera egingo dutela iragarri dute, agiri bateratu bat adosteko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X