Liskarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adingabe bat oso larri zauritu dute Donostian, eta 7 lagun atxilotu dituzte

Borroka ostiral goizaldean gertatu da, udaletxearen eta Klub Nautikoaren artean dagoen diskoteka ospetsu baten kanpoaldean. Beste bi gazte ere arin zauritu dira.
Donostia
Argazkia: Jon Hernandez Utrera

Bart Donostian izandako borrokan hiru pertsona zauritu dira, horietako bat oso larri. Adin txikikoa da, eta oso larri dago Donostiako ospitalean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, arin zauritutakoak adingabearen lagunak dira. Guztira, zazpi pertsona atxilotu dituzte liskarrarekin lotuta.

Segurtasun Sailaren esanetan, borroka 05:00etan gertatu da, diskoteka ospetsu baten kanpoaldean, Donostiako udaletxearen eta Klub Nautikoaren artean.

Atxilotuak 18 eta 25 urte arteko gizonezkoak dira, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Tokira bertaratutako osasun langileek bihotz-biriken suspertzea egin diote 17 urteko mutilari. Segidan, Donostia ospitalera eraman dute, oso larri.

Antza, arin zauritutako bi gazteak laguna laguntzera joan dira, eta liskarraren ostean, anbulatorioan artatu behar izan dituzte.

Ertzaintzak lesio larriak eragitea egotzi die zazpi atxilotuei. Efe albiste agentziaren arabera, gazteak ez zuen arma zuriz egindako zauririk.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X