Sutea Araban
Gorde
Kendu nire zerrendatik

30 pertsona atera dituzte Erriberagoitiko kanpin batetik, sute bat tarteko

Goizean piztu dira garrak, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Lauzpabost autokarabana eta hainbat bungalow kiskali dira.
18:00 - 20:00
Sei karabana kaltetu ditu suak Pobeseko kanpin batean

30 bat pertsona atera behar izan dituzte Erriberagoitiko (Araba) kanpin batetik gaur sute bat tarteko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Zorionez, ez da inor zauritu, baina kalte materialak handiak dira: hainbat autokarabana eta bungalow kiskali dira.

Sutea 09:45ean piztu da, El Roble Verde kanpinean. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, bertan zeuden lauzpabost autokarabanek eta bungalow batzuek su hartu dute.

Ez da inor zauritu. Badaezpada, 30 pertsona atera dituzte bertatik.

Suhiltzaileak, lanean. Argazkia: @BomberosAraba

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X