Hamahiruna urteko espetxe zigorra Bilbon neska bat bortxatu zuten hiru gizonentzat
Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hamahiruna urteko espetxe zigorra ezarri die Bilbon 2017an 18 urteko neska bati sexu-abusuak egiteagatik eta erasoa grabatu eta zabaltzeagatik epaitu dituzten hiru gizonei.
Astearte honetan argitaratutako epaiaren arabera, sexu-abusuengatik 10 urteko kartzela-zigorra ezarri diote horietako bakoitzari. Gainera, erasoa ezagutzera emateagatik eta sakelako telefonoarekin zabaltzeagatik, beste hiruna urteko zigorra bete beharko du erasotzaile bakoitzak.
Epaiak jasotakoaren arabera, Bilboko Santutxu auzoko Solokoetxe inguruan gertatu zen erasoa, dantzaleku batetik atera ostean, 2017ko urtarrilaren 14an, goizaldean.
"Neskaren ulertzeko zein zer nahi zuen kontrolatzeko gaitasuna erabat kaltetuta zegoela" esan du epaileak.
Horrenbestez, "aldaroka ibiltzen zela ikusita, eta esaten zuena ulertezina izanik" diskotekako segurtasunekoek lokaletik atera zuten.
"Emakumearen nahastea ikusita, berarekin joatea erabaki zuten gizonek", gaineratu du epaiak.
Biktima edanda, drogen eta botiken mende zegoela baliatuta, hiru gizonek neska inguratu eta bortxatu egin zuten.
Nekane San Miguel magistratuak zuzendutako epaimahaiak hala erabakita, ateak itxita egin zuten epaiketa, maiatzean. Lehen saioan, hiru gizonek errugabeak zirela esan zuten. Biktimak (18 urte zituen eraso ziotenean), ordea, sexu-erasoa berretsi zuen. Neskaren aitak ere kontakizuna baieztatu zuen; hain zuzen, bera joan zen alabaren bila Bilboko Santutxu auzora.
Hiru auzipetuak (20 eta 28 urte bitartean zituzten biktimari eraso ziotenean) behin-behineko espetxealdian zeuden.
Fiskaltzak ia 80 urterainoko kartzela-zigorrak eskatu ditu, eta akusazio partikularrak 100 urtetik gorakoak. Defentsako abokatuek, berriz, absoluzioa eskatu dute.
Inguruko segurtasun-kamerei esker identifikatu eta aurkitu ahal izan zituzten akusatuak.
_____________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Albiste gehiago gizartea
Foru Parlamentuak harrera egin die Nafarroan oporretan dauden adingabe sahararrei
Nafarroako Parlamentuak harrera familiekin uda igarotzen ari diren 100 bat haur saharar hartu ditu gaur. Ekitaldian, Foru Ganberako presidente Unai Hualdek ongietorria eman die haurrei, eta Tindufeko kanpalekuetako arazo burokratikoengatik haien etorreraren izandako atzerapena aipatu du.
Hiru pertsona zauritu eta beste hiru atxilotu dituzte Barakaldoko jaietan izandako borroka batean
Liskarra igande goizaldean gertatu zen, Karmengo jaien azken egunean. Zaurituetako batek hainbat ebaki izan zituen, botila batekin erasotu egin ondoren.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, Donostian arma zuriz egindako eraso bat argitzeko
Erasoa igandean gertatu da, Antiguon. Gizona Donostia Ospitalera eraman dute, zauri larriekin, eta oraingoz ez dute inor atxilotu.
Albiste izango dira: Istiluak Azpeitian, BSHko langileen bozketa eta hauteskundeak Japonian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Emakumezko bat ikertzen ari dira autoarekin bikotekidea zauritu eta alde egiteagatik
Gertaera ostegun gauean izan zen Gasteizen, eta 23 urteko emakumea larunbatean aurkitu zuen Ertzaintzak. Gizona ospitalera eraman behar izan zuten larri zaurituta. Emakumeak dio gizona jarrera bortitzez autora autora igotzen saiatu zela eta beldurtuta ihes egin zuela, zauri larriak zituela jakin gabe.
Elkarretaratzea Barakaldoko txosnen gunean, arrazakeriaren aurkako herria direla aldarrikatzeko
Gaur arratsaldean elkarretaratzea egin dute Barakaldoko txosnen esparruan, bart gauean herriko bizilagun batek jasan zuen eraso arrazista salatzeko. Ohikoa da Karmengo jaietan beste herrialde batzuetatik bertara bizitzera etorritako bizilagunek txosna bat jartzea eta ez da inoiz arazorik izan. Atzo gizonezko bat gogor oldartu zen bertan lanean ari zirenen aurka, oihu arrazista eta jarrera erasokorrean. Torrepachecon gertatutakoa ikusita, jarrera horiek moztu eta Barakaldon horrelakorik ez dutela onartzen adierazi dute.
Baztandarren arteko senidetasun jai handia egin dute gaur Elizondon
Musika eta dantzaz betetako festa ospatu dute gaur baztandarrek. Bailarako ohitura eta izaeraren adierazgarri diren gaiak aurkeztu dituzte. Aroztegiko obren aurka aritzeagatik auzipetutako baztandarrek ireki dute desfilea.
59 urteko nafar bat hil da Esako urtegian kirola egiten ari zela
Lagun talde batekin joan da hildakoa urtegira. Une batean, oso nekatuta zegoela eta ezin zela ertzera iritsi abisatu du baina lehen erreskate-ibilgailua iritsi denerako hilda topatu dute.
Bilbo Sluggins, munduko barraskilorik azkarrena
Jendetza bildu da Erresuma Batuko Congham landa-komunitatean, non Munduko Barraskilo Lasterketa bitxia egin den. Zehazki, Shell Rowek bere Bilbo Sluggins barraskiloarekin irabazi du 1960tik urtero egiten den ekitaldi honetan.
Istiluak izan dira bart Azpeitian gazte batzuen eta polizia agenteen artean, eta bi ertzain zauritu dira
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak gertakaria gaitzetsi du, eta elkartasun osoa adierazi die agenteei. EUSPEL, ESAN eta ERNE sindikatuek gogor kritikatu dituzte gertakariak. Arratsaldean ehunka lagun bildu dira Azpeitiko plazan Gaztetxeak deitutako protesta bilkuran.