GERTAKARIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei edukiontzi erre dira Bilbon eta sugarrek denda bateko erakusleihoa kaltetu dute

Lehen sutea 02:25 aldera gertatu da Madariaga Etorbidean (Deustu) eta bigarrena 03:05 aldera Autonomia kalean. Ertzaintzak ikerketa ireki du.
Suhiltzaileak Bilboko autonomia kalean lanean
Suhiltzaileak Bilboko autonomia kalean lanean. Argazkia: Bilboko Suhiltzaileak

Sei edukiontzi erre dituzte goizaldean Bilbon. Ez da inor etxetik atera behar izan eta ez da inor zauritu, baina drogeria baten erakusleihoa kaltetu dute sugarrek, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Lehen sutea 02:25 aldera gertatu da Madariaga Etorbidean (Deustu). Hiru edukiontzi kiskali dira bertan.

Handik gutxira, 03:05 aldera, beste hiru edukiontzi erre dituzte Autonomia kalean eta denda bateko ataria kaltetu du suak.

Bilboko suhiltzaileek itzali dituzte bi suteak eta Ertzaintzak ikerketa ireki du gertatua argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X