Erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errenteriako 61 urteko bizilagunaren erasotzailearen bila dabil Ertzaintza

Donostiako Gros auzoan erasoa jasan zuen gizona garun-heriotza egoeran dago.
Erasoa gertatu zen kalea
Erasoa gertatu zen kalea, Gros auzoan. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Errenteriako 61 urteko bizilagunaren erasotzailearen bila dabil Ertzaintza atzotik. Donostiako Udaltzaingoarekin batera, ikerketa abiatu zuen Ertzaintzak erasoa jazo eta gutxira, gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko eta egilea aurkitzeko.

Donostiako Gros auzoan erasoa jasan zuen gizona garun-heriotza egoeran dago.

Udaleko iturriek gizona hil egin zela zabaldu zuten hasiera batean, baina ondoren zuzendu egin zuten informazioa, eta garun-heriotza egoeran dagoela azaldu zuten.

10:00ak jota zirenean gertatu zen erasoa Miracruz kalean, Euskal Herria plazatik gertu. Abisua jaso eta berehala bertaratu zen Udaltzaingoa. Agenteak iritsi zirenean, odoletan aurkitu zuten gizona, eta larrialdietarako zerbitzura deitu zuten. Lesio larriekin eraman zuten Donostia Ospitalera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X