Zirkulazio istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

40 urteko emakume bat hil da Mundakan, bi autok aurrez aurre talka eginda

Biktima Bermeoko bizilaguna zen. Gainera, gizon bat zauritu da.
Bermeo eta Mundaka arteko errepidean jazo da istripua. Argazkia: EiTB
Bermeo eta Mundaka arteko errepidean jazo da istripua. Argazkia: EiTB

Emakume bat (40 urtekoa eta Bermeoko bizilaguna) hil da eta gizon bat zauritu Mundakan (Bizkaia) izandako zirkulazio istripu batean, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 17:15ean jazo da, BI-2235 errepidean. Ordu horretan, bi autok elkar jo dute, aurrez aurre.

Horren ondorioz, ibilgailuetako gidari bat hil da, eta bestea zauritu.

Mundaka eta Bermeo arteko errepidea itxita izan dute, bi noranzkoetan, eta ilara luzeak eratu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X