INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Indarkeria matxistaren prebentzioa bultzatuko du Gasteizko Udalak jaietan

Gasteizko Udalak indarkeria matxistaren prebentzioa bultzatuko du Andre Maria Zuriaren jaietan, abuztuko 4tik 9ra. Planak LGTBI kolektiboa kontuan izango du.
Celedon, Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan. Argazkia: EiTB

Abuztuaren 4tik 9ra iznago diren Andre Maria Zuriaren jaietan, indarkeria matxistaren prebentziorako estrategia martxan jarriko du Gasteizko Udalak. Jaiak errespetuz gozatzeko gazteei zuzendutako kanpaina horretan, LGTBI kolektiboa kontuan izango dute.

Miren Fernandez de Landa Berdintasuneko zinegotziak eta Mireia Espiau Berdintasun Zerbitzuko buruak azaldu dutenez, 'Jaietan ere LIBRE izan nonahi! Ospatu, Jardun, Erantzun' lelopean hainbat ekintza egingo dituzte.

Besteak beste, indarkeriaren aurkako eta erasoen prebentziorako informazio gunea indartu eta lekuz aldatuko du Udalak. Jaietan izan daitezkeen erasoei aurre egiteko, bi telefono jarriko dituzte herritarren eskura: Gizarte Larrialdietakoa (94 513 44 44) -24 orduz egongo da martxan-, eta Udaltzaingoarena (092).

Informazio-gunea

Generoko indarkeriaren prebentziorako informazio-gunea Independentzia eta Posta kaleen artean ezarriko dute, abuztuaren 4tik 9ra, eta 17:00etatik 23:00etara egongo da irekita.

Gainera, eraso matxistarik bada, hainbat zerbitzuri buruzko informazioa eskainiko diete gunera hurbiltzen diren emakumeei edo LGTBI kolektiboko lagunei. Halaber, zerbitzu espezializatuak erabiltzeko aukera eskainiko zaie.

Horrez gain, lantalde bat gazteak egon ohi diren tokietatik ibiliko dira, indarkeria matxistari aurre egiteko informazioa nerabeei helarazteko asmoz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X