OSASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barneko Mediku Egoiliarren % 10,5 postu gehiago izango dira 2020an, 453 EAEn

Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek plaza kopurua handitzea adostu dute astelehenean. Euskal Autonomia Erkidegoan % 1,6 gehiago egongo dira.
Osakidetzako bi mediku bizkarra ematen, artxiboko irudi batean
Osakidetzako bi mediku bizkarra ematen. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek Barneko Mediku Egoiliarren (BAME) plaza kopurua % 10,5 handitzea adostu dute 2020. urteko deialdiari begira. Guztira, Barneko Mediku Egoiliarren 7.512 postu izango dira, horietatik 453 Euskal Autonomia Erkidegoan (% 1,6 gehiago).

Postu horietako 2.205 familia eta komunitateko medikuntzara bideratuko dituzte.

Datorren urtean, osasun arloko formakuntzarako postuak —Medikuntza, Erizaintza, Farmazia, Psikologia, Biologia, Kimika eta Fisika— 9.539 izango dira, aurreko urtean baino % 13,5 gehiago eta duela bi urte baino % 18,6 gehiago.

Bestalde, azterketa eredua aldatu egingo dute. 2020tik aurrera ordubete gutxiago iraungo du azterketak (bost ordukoa izatetik laukoa izatera igaroko da), eta galdera kopurua ere murritzagoa izango da (225 galdera izan beharrean, 175 izango dira, eta 10, erreserban).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X