Azken 14 urteetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileek 121 erasotzaile matxistari kendu diete seme-alaben zaintza Bizkaian

2005etik 2018ra, auzitegiek adingabeentzako 256 babes neurri ezarri dituzte genero indarkeriagatik Bizkaian.
Genero indarkeriaren kontrako ekitaldi bat.
Genero indarkeriaren kontrako ekitaldi bat. Artxiboko irudia: EFE

Azken 14 urteetan, Bizkaiko auzitegietan 121 gizoni kendu diete euren seme-alaben zaintza, emakumeen aurkako indarkeriagatik. Kasu horietan, adingabeen amen kontrako indarkeria ekintzak egin zituzten, Bizkaiko Genero Indarkeriari buruzko Behatokiak emandako datuen arabera.

2005etik 2018ra, epaileek adingabeak babesteko 256 neurri ezarri dituzte genero-indarkeriagatik Bizkaian. Horien % 47,3 (121 kasu) zaintza bertan behera uztea eragin dute. Agindu judizialen % 30,5 (78 kasu) adingabeak babesteko neurriak dira.

Hartutako neurrien % 19,9 bisiten erregimena bertan behera uzteari buruzkoak dira (51 gizoni eragin diete), eta aginduen % 2,3k bertan behera utzi dute guraso-agintea (6 kasu).

Amari tratu txarrak egin zizkioten adingabeak babesteko 13 neurri hartu zituzten 2018an zehar. Bederatzi kasutan, zaintza bertan behera utzi zuten; bitan, adingabea babesteko neurriak hartu zituzten; batean, bisiten erregimena bertan behera utzi zuten, eta beste batean, guraso-agintea ezeztatu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X