Elikadura-osasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

DIAren saltokietatik atun boteak erretiratu dituzte, botulismoa antzeman ostean

Oraingoz, lau pertsona gaixotu dira; denak Gaztela eta Leonen. Atun horrekin egindako entsaladilla janda kutsatu ziren. Alerta egoera ezarri dute.
DIAren saltokietatik erretiratutako atun botearen irudia. Argazkia: EFE

Elikagaien Segurtasun eta Elikadurako Espainiako Agentziak (AESAN) osasun alerta jarri du martxan DIA markako ekilore olioko atun kontserban aurkitutako toxina botulinoak eragindako elikagaien intoxikazioagatik.

Agerraldia etxean atun horrekin egindako entsaladilla jan zuten Gaztela eta Leoneko lau pertsona gaixotzean antzeman zen. Haietako hiruk alta jaso dute dagoeneko.

Kaltetutako produktua DIA markako ekilore olioko atun kontserba bat da, Frinsa del Noroeste S.A. enpresako RO 900 formatua.

Produktua DIA plataformak banatu zuen Asturiasen, Gaztela eta Leonen, Katalunian, Aragoin, Errioxan, Murtzian, Nafarroan, Gaztela-Mantxan eta Valentzian. Kaltetutako produktuak dendetatik kendu egin dira.

Toxina horretaz kutsatutako elikagaiak jateak botulismoa eragiten du, alterazio begetatiboengatik nabarmentzen den gaixotasuna; ahoaren lehortasuna, goragalea eta gorakoa, eta giharren paralisia, besteak beste.

Neurri gisa, kaltetutako produktua merkatutik kendu da. Osasun agintariek alertak eragindako produktuak ez kontsumitzea eta erosi dituzten tokira itzultzea gomendatzen dute.

DIA enpresak bezeroek izan ditzaketen produktuak berreskuratuko dituela hitzeman du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X