Irailaren 9tik falta da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizen desagertutako 15 urteko neskaren bila jarraitzen dute

Adingabea arabiarra da eta gorpuzkera argala du, 1,57 metroko altuera eta 46 kilo. Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du aurkitzeko.
Gasteizen desagertutako neskaren argazkia. ETBko bideo batetik hartutako irudia

Iragan asteleheneko lehen orduetan, Gasteizen, desagertu zen Fatima Zohra Ebnallal 15 urteko adin txikiko neskaren bila jarraitzen du Ertzaintzak.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak herritarren laguntza eskatu du eta informazioren bat duenak ertzain-etxera (945 064225) edo SOS Deiak zerbitzura deitzea eskatu du

15 urteko adingabea arabiarra da eta gorpuzkera argala du, 1,57 metroko altuera eta 46 kilo. Beltzarana da, eta ile beltz lisoa, begi handi marroiak, sudur txikia eta bekain iletsuak ditu. Kaki koloreko jertse bat, elastiko beltzak, zapatila zuriak eta eskolako motxila zeramatzan desagertu zenean.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X