TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

51 urteko motor gidari bat larri zauritu da Larrabetzun, trafiko istripuan

11:00ak inguruan izan da istripua, eta, ondorioz, BI-3102 errepidea itxita egon da ia ordu eta erdiz. Zauritutako gizona helikopteroan eraman dute Gurutzetako ospitalera.

51 urteko motor gidari bat larri zauritu da Larrabetzun, BI-3102 errepidean, izandako trafiko istripuan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez, 11:00ak inguruan izan da istripua, eta zauritutako gizona helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera

Istripuaren ondorioz, BI-3102 errepidea itxita egon da ia ordu eta erdiz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X