Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako Udalak Kontxa Pasealekuko zirkulazioa lurperatzea ikertuko du

Donostiako EAJ eta PSE-EE gobernu koalizioak lau urtetan hiria eta bertako bizi-kalitatea hobetzeko 500 ekintza burutzeko konpromisoa hartu du.
Ernesto Gasco eta Eneko Goia gobernu programaren aurkezpenean. Argazkia: EFE

EAJk eta PSE-EEk osatzen duten gobernu koalizioak Donostia eta donostiarren  bizi-kalitatea hobetzeko 500 ekintza egiteko konpromisoa hartu du legegintzaldi honetan.

Eneko Goia alkateak eta Ernesto Gasco Garapen Ekonomikoko, Enpleguko eta Turismo Sostengagarriko zinegotziak hiriko zenbait departamenduren 2019-2023 legegintzaldirako bide-orria izango den programa aurkeztu dute.

Programak, martxan dauden proiektuak bukatzeaz gain, hainbat erronka berri biltzen ditu.

 “Hiri proiektu” gisa, honakoak aurkeztu dituzte: ikertzaileentzako egoitza bat (“Talent House”), Marrutxipiko sarbide berria, Easo plazako trenbidea kendutakoan geratuko den 20 hektareako espazioaren diseinua, Kontxa Pasealekuko errepidea lurperatzeko ikerketa, Bretxako gunea amaitzea eta AHTaren Atotxako estazioa eraikitzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X