Castro Urdiales
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Surflari nafar bat egoera kritikoan erreskatatu dute Kantabriako hondartza batean

26 urteko gizonezkoak konortea galdu du uretatik atera denean. Bihotza geratu egin zaio, eta berriro martxan jartzea lortu badute ere, egoera kritikoan eraman dute ospitalera.

26 urteko surflari nafar bat egoera kritikoan eraman dute Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo, Bizkaia), Castro Urdialeseko (Kantabria) Islares hondartzan ondoezak jota.

DYA Kantabriak jakinarazi duenez, gizonezkoak konortea galdu du uretatik atera denean.

Hasieran lekukoek artatu dute surflaria, eta gero DYAkoek desfibrilagailua erabili dute. Azkenean, pultsua eta arnasa berreskuratzea lortu dute, eta UVI mugikor batean eraman dute egoera kritikoan ospitalera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X