Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ONCEren Kupoitzarrak 102.700 euro utzi ditu Ordizian

Aurreko ostiraleko zozketa gehiagarrian saritutako zenbakiek 102.700 euro banatu zituzten udalerri gipuzkoarrean.

ONCEren kupotzarrak 102.700 euro banatu ditu Ordizian, aurreko ostiraleko zozketa gehigarriaren bitartez.

ONCEk prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, bost zenbakiko kupoiak jaso du saria zozketa gehigarrietako batean, eta beste 9 kupoik 300na euroko sariak jaso dituzte. Guztira 102.700 euro.

Jesus Angel de Marcos Frías 'Medu' kupoi saltzaileak saldu du saria. Astelehenetik ostiralera Ordiziako Barrena Jauregiaren parean egoten da, goizez, eta arratsaldez Zaldibia, Abaltzisketa, Amezketa, Alegia, Ikaztegieta, Legorreta eta Itsasondora joaten da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X