Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Lan Eskaintza Publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako Foru Aldundiak lan-eskaintza publikoa deituko du urtero

Jubilazioek utzitako hutsuneak betetzeko eta behin-behinekotasun tasa murrizkeko deituko dituzte lan-eskaintza publikoak urtero. Lehen adiz, adimen desgaitasuna dutenentzat lan-eskaintza egingo dute.
Lan Eskaintza Publikoak 57 plaza eskainiko ditu. Argazkia: EiTB.
Lan Eskaintza Publikoak 57 plaza eskainiko ditu. Argazkia: EiTB.

Arabako Foru Aldundiak lan-eskaintza publikoak deituko ditu urtero, "erretiroei aurre egiteko eta egungo behin-behinekotasun tasa murrizteko".

Hala iragarri du ostegun honetan Cristina Gonzalez Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazioko diputatuak hedabideen aurrean. 2020-2021 urterako aurreikusitako lan-eskaintzak 57 lanpostu eskainiko dituela jakinarazi du, goi-mailako eta erdi-mailako tituludunentzat (A1 eta A2), eta 17 lanpostu C1 eta C2 taldeentzat.

Datozen urteotan izango den jubilazio oldeari aurre egiteko plana diseinatu du Aldundiak; izan ere, aurreko legealdian langileen % 20 inguru erretiratu zen, 175 erretiro guztira, eta joera hori datozen urteetan ere mantenduko dela aurreikusten da.

Arabako Foru Aldundian behin-behinekotasun tasa % 40koa dela esan du Gonzalezek.

Datorren urterako deialdi berriak ekonomia- eta enpresa-tituludunen 14 lanpostu eskaintzen ditu, zuzenbideko tituludunen 11, hizkuntza-normalizazioko teknikarien 3, lankidetzako teknikarien 2, administrazio orokorreko erdi-mailako teknikarien 10, baso-zaintzako 12 eta gidariko 5.

53 lanpostu sarbide libreko sistemaren bidez esleituko dira, 4 barne-sustapenekoak izango dira, eta 3 desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatuko dira. Lan-eskaintza publikoa datorren urteko lehen seihilekoan onartuko da, hautaketa-prozesua 2020ko bigarren erdian eta 2021eko lehen zatian garatzeko.

Adolfo Lander Funtzio Publikoko zuzendariak lehen aldiz Aldundian "dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako eskaintza berezi bat" deituko dela jakinarazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X