Euskal erakundeek iragaitzazko migratzaileen arreta zerbitzua mantenduko dute 2020an
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak adierazi du, Eusko Jaurlaritzaren mende dauden euskal erakundeek, 2020.urtean, Euskadira heltzen diren eta Europako beste herrialde batzuetara joatea helburu duten iragaitzazko migratzaileei arreta humanitarioa emateko Kontingentzia Plana mantenduko dutela.
2019an, esparru honetan, 4.244 pertsona artatu zituzten, 2018an artatu zituztenen -guztira 8.662-erdia baino gutxiago.
Artolazabalek Irungo aterpetxera egindako bisitan eman ditu datu horiek. Aitor Allende, Euskadiko Gurutze Gorriko koordinatzaile autonomikoa eta erakundeko hainbat ordezkari eta boluntario aldamenean zituela, aterpetxetik igarotzen direnei -2019an 3.465 pertsona- arreta ematen dieten pertsonek egindako lana azpimarratu du sailburuak.
2018az geroztik, euskal erakundeek, gizarte-entitateekin elkarlanean, iragaitzazko migratzaile horien etorrerari erantzun diote. Horretarako erakunde barruko mahai bat osatu zuten. Bertan, Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek, Irun, Donostia, Gasteiz eta Bilboko Udalek, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaritzak, Gurutze Gorriak, CEAR batzordeak, Caritasek, Munduko Medikuak erakundeak, eta SOS Arrazakeria elkarteak hartzen dute parte.
Gaur egun, Berrizko eta Irungo aterpetxeek egunerokotasunean ematen diren premia guztiei erantzuten diete; horretaz gain, pertsonen fluxu handiagoei erantzuteko prestatuta daude, ezustean etorritakoak ere, sailburuak azaldutakoaren arabera.
Espainiako Gobernuko Barne Ministerioaren azken txostenaren arabera, 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra, modu irregularrean itsasoz muga gurutzatu ondoren, Espainiara iritsitakoak guztira, 26.168 dira, 2018an baino % 54,5 gutxiago.
Euskadin, arreta jaso duten pertsonen kopuruak ere behera egin du, % 51,1, hau da, 2018ko 8.662 lagunetatik 2019ko 4.244 lagunetara pasatuz.
4.244 pertsonetatik 779 (% 18) Bilboko zerbitzuan artatu zituzten eta gainerako 3.465 pertsonak (% 82) Irungo zerbitzuan. Urtarrilean bakarrik, urte osoan artatutako pertsona guztien % 20 baino gehiago artatu zituzten.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen.
Azpeitiko sutean kaltetutako bi lagunek alta jaso dute eta beste bizileku bat eman diete
Sua arratsaldean piztu zen, bigarren solairuan, eta kalte handiak eragin zituen. Udal teknikariek eraikinaren egoera aztertu behar dute, sutea zerk eragin duen ikertu eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
50.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Osakidetzako EPEn
EITBk jakin duenez, lehen bederatzi kategorietarako izen-emateak erritmo altuari eutsi dio hasieratik, apirilaren 22ra arte irekita dagoen prozesuan.
19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzeagatik
Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Atxilotuak hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu dituzte, eta polizia-etxera eraman dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Eneko Axpe: “Misio hau abiapuntu da Ilargian azpiegitura eraiki eta gizateria Martera joateko”
Artemis II misioa abiapuntua baino ez da Ilargian bizitzeko azpiegitura eraiki eta gizakia bertako baldintzetara egokitzeko ikerketak egiteko. Azken helburua, baina, Martera iristea da, Eneko Axpe fisikariak eta NASAren kolaboratzaileak azaldu duenez.
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz
Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.
Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"
Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.
Mugikorreko NANa, indarrean: Zertarako balio du eta zertarako ez?
MiDNI aplikazioari esker, dagoeneko aurrez aurre identifika zaitezke telefonoarekin. Hala ere, ez du dokumentu fisikoa ordezkatuko kasu guztietan, nazioarteko bidaietan edo zenbait gestio egiterakoan adibidez.
Bederatzi urteko mutiko bilbotar bat hil da Medina de Pomarren izandako auto-istripu batean
Sei urteko beste adingabe bat eta bi heldu larri zauritu dira istripuan, Gaztela eta Leongo Gobernuko larrialdietarako zerbitzuak jakitera eman duenez. Horietako bi Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte.