Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da kamioi batek harrapatuta A-1 errepidean, Agurainen

Ertzaintzak ikerketa jarri du martxan oinezkoa kamioiak jo duen errepidera borondatez sartu den zehazteko.
18:00 - 20:00
Gizon bat hil da A-1 errepidean, Agurainen, kamioi batek harrapatuta

Gizon bat hil da Agurainen (Araba), A-1 errepidean, Madrilgo noranzkoan, kamioi batek harrapatuta, Segurtasun Sailak adierazi duenez.

18:30ean izan dute larrialdi zerbitzuek istripuaren berri. Suhiltzaileak, osasun langileak eta Ertzaintza bertaratu dira istripuaren tokira, baina ezin izan dute ezer egin gizonaren bizia salbatzeko.

Ertzaintzak ikerketa jarri du martxan oinezkoa kamioiak jo duen errepidera borondatez sartu den zehazteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X