Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute batek kalte material handiak utzi ditu Tuterako bingo batean

Garrak aireztapen-hodien bidez zabaldu dira lokalaren barrualdera, eta, beraz, bertan zegoen jendea lokaletik atera dute; ez dute inor artatu behar izan.
Sua 23:10 aldera piztu da, aire girotuko aparatuetan. Argazkia: @bomberos_na

Sute batek kalte material handiak utzi ditu Tuterako bingo batean, baina ez da inor zauritu.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 23:10 aldera piztu da sua, Justizia Jauregiaren ondoko eraikinaren beheko aldean dagoen joko-aretoaren aire girotuko aparatuetan izandako leherketa baten ondorioz.

Garrak aireztapen-hodien bidez zabaldu dira lokalaren barrualdera, eta, beraz, bertan zegoen jendea lokaletik atera dute; ez dute inor artatu behar izan.

Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, bingoaren gainean dauden etxebizitzetako bizilagunak ere ebakuatu dituzte, kea atarira iritsi eta eraikineko eskaileretatik zabaldu baita.

Suhiltzaileek, 03:00ak aldera amaitu dituzte lokala aireztatzeko eta garbitzeko lanak. Suak sabaiaren zati bat eta altzariak kiskali ditu. Horrez gain, ur-hodia hondatu da eta keak dena belztu du.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Carla Emazabel Amunarrizek izan du aurten kutxa eramateko ohorea eta amets bikoitza bete du: berea eta aitonarena

Duela 30 urte, Carlaren aitonak ez zekien bilobarik  izango zuenik ere, baina zilarrezko ezteietan Sevillara joan zenean, erakusleiho batean mantoia ikusi, erosi eta gordeta izan du ordutik. Inork ez zekien zeukanik, eta gaur Carlak ohore handiz jantzi du. Hura soinean, 40 buelta eman dizkio 20 kiloko kutxari, bere aitak itsasoan daramatzan urteak hainbeste. 

Gehiago kargatu