Elurra Araban
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Opakua eta Bernedo mendateetan kateak beharrezkoak dira

Gainera, Bernedo itxita dago kamioientzat azken orduetan botatako elurragatik. Bestalde, Zaldiaran, Urduña eta Kruzetan kontuz gidatzeko gomendioa eman du Ertzaintzak.
2018ko abenduaren 7ko elurtea Opakuan. Artxiboko argazkia: Sheyla Perez
2018ko abenduaren 7ko elurtea Opakuan. Artxiboko argazkia: Sheyla Perez

Bigarren mailako errepide sarean, Araban, Opakua eta Bernedo mendateetan kateak beharrezkoak dira. Gainera, Bernedo itxita dago kamioientzat azken orduetan botatako elurragatik.

Konkretuki, ibilgailu mota guztiek kateak behar dituzte Opakuan, eta Bernedon autoentzat derrigorrezkoak dira, eta kamioiek mendatea itxita dute.

Bestalde, Arabako bigarren mailako errepide sarean, konkretuki Zaldiaran, Urduña eta Kruzetan kontuz gidatzeko gomendioa eman du Ertzaintzak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X