Nekane Murga: "Ez gaude osasun sistemaren kolapso baten aurrean"
Nekane Murga Osasun Sailburuak Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo' magazinean azaldu du Osakidetza ez dela "osasun sistemaren kolapso baten beldur", eta prebentzio neurriak hartzen ari direla adierazi du. Gainera, azpimarratu du Italiako egoera eta kutsatuen aurrerapena oso bestelakoa dela Italian.
Gasteizko ikastetxeak ixtearen neurriaren harira, "haurrek infekziorik ez dutenean" hartu da erabakia. Era berean, azpimarratu du "haurren % 99,9 ez dauka gaixotasun hori", eta, beraz, "aiton-amonekin gera daitezke, betiere higiene neurriak betetzen badituzte". Halaber, ez ditu kirol-campusak eta talde jarduerak aholkatzen, arriskutsuak izan daitezkeelako, eta "erantzukizuna, elkartasuna eta osasun publikoko arazo batez ari garela kontziente izatea" eskatu du.
Murgaren arabera, "aukeren artean momentuz ez da mugikortasuna murriztea planteatu", sailburuak nabarmendu du "euste aldian gaudela". Garraio publikoa "eguneroko bizitzan erabili daiteke, une honetan ez da transmizio komunitariorik eman eta garbiketa handiagoa da", hori bai "metro bateko distantzia" mantentzea gomendatu du.
Higiene neurrien artean, eskuak "urez eta xaboiez" garbitzea eta "barandak edo ateetako heldulekuak, litro bat ur eta lixiba koilarakada batekin" garbitzea aholkatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Auto-ilarak N-1 errepidean, Tolosan, Gasteizerako noranzkoan izandako istripu baten ondorioz
Ibilgailu bat galtzadatik irteten da eta kilometro eta erdi inguruko auto-ilarak daude; pertsona bat zauritu da. Bestalde, N-634 autobideak itxita jarraitzen du Zumaia eta Getaria artean olatu handiek eragindako itsasaldeko arriskuaren ondorioz.
Albiste izango dira: Gabonetako Loteriaren zozketa, Extremadurako hauteskundeen biharamuna eta abisu horia izotzagatik
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
21.000 etxebizitza berri egingo dituzte Gasteizen, eta hiria barrurantz haziko da
HAPO berrian, etxebizitzak zaharberritzeko erreztasunak emango dira eta lokalak beheko solairuetan etxebizitza bihurtzeko atea ireki da, betiere bizigarritasun-baldintza zorrotzak betetzen badituzte. Gainera, Europa Jauregia edo Hornidura Merkatua bezalako eraikinen goiko solairuetan ostalaritza-erabilerak ahalbidetuko dira eta industrialdeetako arauak malgutuko dira.
Gabonetako loteriak 2.772 milioi euro banatuko ditu gaur saritan
Behin-behineko datuen arabera, EAEn 87,43 eurokoa da batez besteko gastua biztanleko; Nafarroan, aldiz, 58,62 eurokoa. Ikusteko dago Hego Euskal Herriak zortea alde duen, duela bi urte bezala. Zozketa 09:00etan hasiko da, eta ORAIN albiste zerbitzu digitalak zuzenean jarraituko du.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon hilda agertu den emakumearen kasuarekin zerikusia duelakoan
Emakumea bere etxean hilda aurkitu dute senideek, "indarkeria zantzuekin". Ikerketak aurrera jarraitzen du, eta autopsiak zehaztuko ditu heriotzaren arrazoiak.
Euria gorabehera, giro ederrarekin ospatu dute San Tomas Bilbon eta Donostian
Negu giroa nagusitu da, baina horrek ez ditu bisitariak kikildu, eta milaka pertsona ibili dira Bizkaiko hiriburuan eta Gipuzkoakoan hara eta hona.
51 urteko gizonezko bat hil da A-1 autobian, Agurain parean izandako istripu batean
Kamioi batek eta auto batek talka egin dute, Irungo noranzkoan. Autoan zihoan beste pertsona, 59 urteko gizasemea, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.
Emakume baten gorpua agertu da Barakaldoko etxebizitza batean, "indarkeria zantzuekin"
Emakumearen senideek Ertzaintzari jakinarazi diotenez, konorterik gabe aurkitu dute bere etxean goizean. Bertaratu ostean, heriotza baieztatu eta ikerketa abiatu du Ertzaintzak gertatua argitzeko.
Jaurlaritzak Neguko Bidezaintza Plana aktibatu du, mendateen egoera bertatik behera jarraitzeko
Jarraipen eta informazio fasea martxan jarrita, elurra kentzeko 215 makina, ibilgailu astunak erretiratzeko 7 garabi eta 130 laguntza-ibilgailu izango dira behar denerako prest.
Milaka lagun Bilboko San Tomas azokan
Euriak eta neguko giroak ez ditu herritarrak kikildu eta milaka lagun gerturatu da Areatzara azoka bereziaz gozatzera.