KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainia Txinaren aurretik dago jada hildakoen kopuruan

Txinak 3.281 heriotza zenbatu ditu COVID-19ko krisian.
Gaixo bat anbulantzia batean sartzen. Argazkia: EFE

Osasun Ministerioak 47.610 koronabirus kasu positibo zenbatu ditu asteazken honetan, 7.937 berri, azken 24 orduetan baino % 20 gehiago, eta 3.434 hildako, hau da, % 27,3 gehiago, eta Txinaren aurretik -3.281 heriotzarekin- dago jada COVID-19ren krisian.

Salvador Illa ministroak zuzentzen duen sailak jakitera eman duenez, gainera, 3.166 gaixo daude zainketa intentsiboetako unitatean eta 5.367 pertsona osatu dira COVID-19tik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da Beldur Barik egitasmoaren 16. bideo lehiaketa, gazteek indarkeria matxistaren aurrean duten jarrera erakuts dezaten

Miren Elgarresta Emakunderen zuzendariak Donostiako Lauaizeta ikastetxean egindako ekitaldian gogorarazi duenez, programaren helburua da gazteen artean indarkeria matxista prebenitzea, "neskak ahalduntzea lagunduz eta mutilei berdintasunaren beharraren gainean hausnartzen lagunduz, denen parte-hartzearekin gizarte berdinzaleago baten alde egiteko".

Gehiago kargatu