412 salaketa eta bi atxiloketa izan dira, ostiralean, Euskadin
Ertzaintzak eta EAEko udaltzaingoek 412 salaketa jarri zituzten ostiralean, ostegunean baino 18 gutxiago, eta bi pertsona atxilotu zituzten, aurreko egunean baino 9 gutxiago, COVID-19 koronabirusaren hedapena gelditzeko ezarritako alarma egoeraren araudia urratzeagatik.
Ertzaintzak 214 pertsona zigortu zituen eta bat atxilotu. Udaltzaingoek, berriz, 198 pertsona salatu zituzten, eta bakarra atxilotu.
Bizkaia izan zen urraketa gehien antzeman ziren lurraldea, 198 salaketa eta bi atxiloketarekin. Araban 102 espediente zabaldu ziren, eta Gipuzkoan, 112.
Halaber, guztira, 2.037 pertsona identifikatu eta 5.834 ibilgailu gelditu zituzten mugikortasunari ezarritako murrizketa legeak betetzen dituzten ala ez aztertzeko.
Kontrolak errepideetan
Asteburu honetan, eta San Jose zubian egin bezala, Ertzaintza eta udaltzaingoak kontrol zehatzak egiten ari dira errepideetan eta garraio publikoetako geltokietan jendeak EAEko eta EAEtik kanpoko bigarren etxebizitzetara joan-etorriak egitea galarazteko.
Albiste gehiago gizartea
Sei pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen, luxuzko txalet batean 500 marihuana-landaretik gora atzeman ondotik
Landareak etxebizitzaren beheko solairuan zeuden, eta leihoak eta kanporako atea zigilatuta zeuden, usainik atera ez zedin.
Hegazti gripearen kasuak detektatu dituzte Santurtzin eta Erandion jasotako kaio hankahorietan
Hegaztiei bakarrik eragiten die, ez zaie pertsonei transmititzen eta ez da arriskutsua osasun publikorako. Hala ere, prebentzio-kontrolerako neurriak ezarri dira eremu horretan, animalien osasuna babesteko eta hegaztien sektorean izan daitekeen edozein eragin minimizatzeko.
26 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari jazarpena eta tratu txarrak emateagatik
Igandean izan zen atxiloketa. Udaltzaingoaren patruila bati jakinarazi zioten gizon bat emakume bat jazartzen ari zela, etengabe etxeko atea jotzen.
Bilboko Konpartsek 600 jarduera baino gehiago antolatu dituzte Aste Nagusira begira, tartean 250 kontzertu
Kirolak garrantzia handia izango du, eta txikientzako jarduerak ere ez dira faltako, ia egunero, aste berezi horretan. Halaber, ez dira faltako: arte eta sukaldaritza tailerrak, puzgarriak, txotxongiloak eta pailazoak, goitiberak eta txosnak eraikitzeko tailerrak, besteak beste.
Iñaki Kerejazu (Zeledon): "Jai seguruak behar ditugu guztiontzat; ez dugu inolako erasorik onartuko Gasteizen"
Bigarren urtez jarraian Iñaki Kerejazuk gorpuztuko du Zeledon, eta ordu batzuk besterik ez dira falta bere ohiko aterkia, ardo-zahatoa eta zapia hartzeko eta Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko, 18:00etan.
Espainiako online jokalarien kopurua % 20 baino gehiago igo da 2024an, 'ongietorri bonuak' direla eta
Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren Ministerioak zuzenketa bat bultzatu du Bezeroentzako Arreta Zerbitzuen hurrengo Legean, arau horrek 'ongietorri bonu' deritzonen debekua barne har dezan.
Karabela portugesak gorabeherak eragiten ari dira Euskal Herriko hondartzetan
Donostiako Zurriolan eta Kontxan, eta Bizkaian Bakioko hondartzan atzeman dituzte. Itsas korronteen eta haizearen ondorioz iritsi ohi dira itsasertzera, eta zenbaitetan haien ziztadak arriskutsuak izan ohi dira.
Albiste izango dira: Andre Maria Zuriaren jaiak, abisu horia beroagatik eta enpleguari buruzko datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Jaialdiak amaiera borobila eman dio Boisen, sei egun zirraragarriren ostean
Ekitaldiak zortzigarren edizioa itxi du, 1987an sortu zenetik izandako arrakastatsuenetako eta jendetsuenetako bat bezala.
Palestinarekin Elkartasuna plataformak euskal hiriburuetako jaietan mobilizatzeko deia egin du
Plataformak "hipokrisia" leporatu die gobernuei eta hedabideei, eta manifestazioak deitu ditu Gasteizen (abuztuaren 6an), Donostian (abuztuaren 10ean), Bilbon (abuztuaren 15ean) eta manifestazio nazionala Iruñean (urriaren 4an).