Martxoaren 28an
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beste 534 isun alarma egoeragatik ezarritako neurriak ez betetzeagatik

Larunbatean, martxoaren 28an, Ertzaintzak 290 pertsonari jarri zien isuna, Udaltzaingoek 244 salaketa jarri zituztelarik. Bost pertsona atxilotuak izan ziren.
Ertzaintza. Argazkia: EFE
Ertzaintzak alarma egoeran zehar egindako kontrol bat. Argazkia: EFE

Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen artean, larunbatean, martxoaren 28an, beste 534 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorioz dekretatu den alarma egoeragatik ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 290 pertsonari jarri zien isuna, eta Udaltzaingoek, berriz, 244ri. Bestalde, 5 pertsona atxilotu zituzten.

Ertzaintzak, alarma egoeragatik ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduera berezien baitan, larunbatean, 2064 pertsona identifikatu zituen, eta 3518 geldiarazi zituen. Kontrol horietan 290 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 4 pertsona atxilotu zuen atzo.

Euskadiko hiriburu eta udalerrietako Udaltzaingoek, berriz, 549 pertsona identifikatu zituzten, 1886 ibilgailu geldiarazi zituzten, eta 244 isun jarri zituzten martxoaren 28an zehar.  Gainera, pertsona bat atxilotu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X