Ez kafeak ez teak ez dute koronabirusa sendatzen
WhatsApp bidez biral bihurtu diren bi mezuren arabera (ia-ia berdinak dira osorik), kafeak eta teak propietate miragarriak dituzte, eta koronabirusak eragiten duen gaitza sendatzeko gai lirateke, "egunean hiru katilukada" hartuz gero. Horretarako, produktu horiek izan ere ez dituzten substantzia batzuk aipatzen dira mezuan, eta berri hori CNN kateak zabaldu duela esanez "biribiltzen" du zentzugabekeria hori.
Mezuaren edukiaren aurrean asaldatuta, erabiltzaile batzuk EiTBk koronabirusaren inguruan behin eta berriro ateratzen diren albiste faltsuei aurre egiteko jarri duen WhatsApp zenbakiarekin (600 900 454) harremanetan jarri dira.
#Coronabulos izeneko ekimen honetan lagun dugu Boluntario Digitalen Euskal Elkartea (VOST Euskadi), albiste faltsuen aurka ari den Maldito Bulorekin harremanetan gaude, eta Eva Caballero Radio Euskadiko La Mecánica del Caracol dibulgazio saioko zuzendariaren eta horren ibilbide luzean ezagutu dituen zientzialari guztien laguntza dugu.
Hau da erabiltzaileek bidali diguten mezua:
Últimas noticias de CNN: - * _
* Dr.Li Wenliang *, el héroe médico de China, que fue castigado por decir la verdad sobre el virus Corona y luego murió de la misma enfermedad, había documentado archivos de casos con fines de investigación y en los archivos propuso una cura que disminuiría significativamente el impacto de COVID - 19 Virus nocuerpo humano.la sustancia química * Metilxantina *, * Teobromina * y * Teofilina * estimulan compuestos que pueden evitar estos virus en humanos con al menos un sistema inmunitario promedio. Lo más sorprendente es que estas palabras complejas que fueron tan difíciles de llamar para las personas en China son * CAFÉ * en India, SÍ, nuestro CAFÉ regular tiene todos estos químicos. La principal metilxantina en el café es la cafeína estimulante. otras metilxantinas que se encuentran en el CAFÉ son dos compuestos químicamente similares, teobromina y teofilina. La planta CAFÉ crea estos químicos como una forma de alejar insectos y otros animales. quién diría que la solución completa a este virus sería una simple taza de café y esa es la razón por la cual tantos pacientes en China están siendo curados. El personal del hospital en China comenzó a servir CAFÉ a pacientes tres veces al día, y el efecto finalmente está en * Wuhan * "El centro de esta pandemia" ha sido contenido y la transmisión comunitaria casi se ha detenido.
comparta este mensaje con sus amigos y familiares para que sean conscientes de esta bendición en forma de CAFÉ en su cocina.
Google Traductor.
Bitxia da, baina Eva Caballerok sarean dabilen beste mezu bat erakutsi digu, ia-ia berdina. Alde bakarra du: mezu honetan letra larriz ageri den "café" hitzaren ordez "té" hitza ageri da bestean. Radio Euskadiko dibulgazio saiotik puntuz puntu gezurtatu dute albiste faltsua.
"Alkaloideen nahaste-borrastea"
Eva Caballeroren esanetan mezuak dituen "alkaloideen nahaste-borrastea" abiapuntu gisa hartuta, metilxantinak nerbio-sistema zentrala (NSZ) estimulatzen duten alkaloide batzuk dira. Metilxantinak dira teofilina (tea), teobromina (kakaoa, txokolatea) eta kafeina (kafea).
"Teofilina eta teobromina ez dira kafean ageri. Teofilina, tean baino ez, eta metilxantina izen generikoa da ", Caballerok azaldu duenez.
Halaber, horren hitzetan, "ez dago metilxantina eta/edo teobromina eta/edo teofilina COVID-19arekin lotzen duen ikerketarik zientzia artikuluen gordailuetan, ez EurekAlert! plataforman, ez bioRxiv zerbitzuan, ezta Google Scholar bilatzailean ere".
Bestalde, mezuan aipatzen den eta arnas sindrome akutu larria lehenengoz aipatu zuen mediku txinatarrari dagokionez, Caballeroren arabera, "oftalmologoa da", "ez zuen COVID-19a zuen gaixorik artatu, glaukoma zuen paziente batekin kontaktuan kutsatu zen. Ez zuen inoiz gaixotasun hori ikertu".
Albistearen ustezko hedatzeari lotuta, Caballerok adierazi du CNNk ez duela horren berri eman. "Ez da inolako erreferentziarik ageri, ez hedabide horren bilatzailea erabiliz, ezta Googleren generikoa erabiliz ere", azaldu du.
Bukatzeko, mezuaren amaierak berak ematen dio azken errematea albiste faltsuari: "Google traductor" (sic).
Zure interesekoa izan daiteke
Lau ibilgailuren arteko istripua izan da Malmasingo tuneletan, eta auto-ilarak sortu dira A-8an, Irungo noranzkoan
113. kilometroan, Malmasingo tunelen irteeran, izandako istripu baten ondorioz, errei bat itxi behar izan dute, eta auto-ilara luzeak sortzen ari da inguruan. Gutxienez bi dira zaurituak.
Albiste izango dira: Iparraldeko hauteskundeen emaitzak, Korrika eta Osakidetzako EPEa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hilda topatu dute Arredondon, Kantabrian, desagertutako mendizale bilbotarra
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.
Iruñea kolorez eta euskararen aldeko aldarrikapenez bete du Korrikak
Milaka lagun korrika ibili dira Nafarroako hiriburuko kale eta auzoetan barrena, euskararen aldeko festa jendetsu bihurtuta. Adin guztietako pertsonak bildu dira Iruñean, indarrak hartu ondoren, kaleak energiaz, emozioz eta konpromisoz betez.
Albaceteko zale batekin eztabaidatu ostean hil den Racingeko zale baten heriotza ikertzen ari dira
Ikerketaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, gertakariaren jatorria ez dago futbolarekin lotuta, ezta bi taldeetako jarraitzaileen arteko borrokaldi antolatu batekin ere.
EITBk Korrikaren lekukoa eraman du Iruñean
Euskararen aldeko lasterketak EITBren babesa jaso du aurten ere. 24. Korrikaren 763. kilometroa korritu du EITBk, Iruñean, Sadar kalean. Arnaitz Fernandez ("Eguraldia") eta Amaiur Elizari ("Navarra Hoy") aurkezleek eta Iruñeko egoitzako lankideek eraman dute lekukoa Nafarroako hiriburuan.
Arrazakeriaren aurkako 29. martxak etorkinen erroldatzeko eskubidearen alde egin du
500 bat lagunek hartu dute parte gaur Pasaia eta Donostia arteko manifestazioan. SOS Arrazakeriak Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka antolatutako XXIX. Martxan, etorkinek erroldatzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute.
El Bocal kostaldeko pasabidean hildakoak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute Santanderren
El Bocaleko pasabidean izandako ezbeharrean hildako sei gazteak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute ehunka pertsonak eta kolektibok Santanderren. "Egiaren eta biktimen duintasunaren alde" lelopean, hirigunea zeharkatu dute udaletxeraino, eta bertan manifestu bat irakurri dute haien omenez.
Gizon bat atxilotu dute Bilboko Zorrotza auzoan, bi edukiontzi erretzea egotzita, eta beste zortzi erre ote dituen ikertzen ari dira
Atxilotuak bi edukiontzi erre dituela aitortu du. Sua bizkortzeko asmoz manipulatutako metxero bat zeraman aldean atxilotu dutenean.
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako operazioa 10 atxiloturekin eta 400 kilo atzemanda amaitu da
Guardia Zibilak eta Jendarmeriak elkarlanean egindako operazioan, Gipuzkoan eta Iparraldean aritzen zen talde bat desegin dute.