Migrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Aita Mari' ontziak 47 migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneo itsasoan

Ontzia Maltan lehorreratzeko eta erreskatatutako migratzaileekin portura joateko baimenaren zain dago.
"Aita Mari" ontzia
Italiatik Euskal Herrira bueltan zen "Aita Mari" ontzia. Argazkia: SMH.

Aita Mari erreskate ontziak 47 migratzaile erreskatatu ditu astelehen honetan Mediterraneoan, itsasontzi pneumatiko batean, Maltako kostaldetik gertu, Itsas Salbamendu Humanitarioa elkarteak jakitera eman duenez.

Ontzia Maltan lehorreratzeko eta erreskatatutako migratzaileekin portura joateko baimenaren zain dago. Horien artean konorterik gabe dauden sei pertsona eta haurdun dagoen emakume bat, eta ontzian mediku laguntza eskatu du kaltetuak artatzeko.

Migratzaileen txalupa pneumatikoak lau gau zeramatzan noraezean, eta goizeko lehen orduan aurkitu du Siziliako Sirakusako portutik atera den Aita Mari ontziak, Pasaiara (Gipuzkoa) joateko asmoz.

Abisua jaso ostean, erreskate ontziak norabidea aldatu du, eta, sei ordu baino gehiagoko nabigazioaren ostean, migratzaileak atzeman eta erreskatatu ditu.

Itsas Salbamendu Humanitarioa elkarteak jakitera eman duenez, beste 55 pertsona daude galduta Mediterraneoko beste patera batean, eta 85 pertsona hondoratuko ote ziren beldur dira. Era berean, beste 71 pertsona Siziliara iritsi direla uste dute.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Agentes de la Policía Municipal de Bilbao



REMITIDA / HANDOUT por POLICIA MUNICIPAL DE BILBAO

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

24/8/2022
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Udalak ez du atxilotuen jatorria argitaratuko "ekarpenik ez duelako egiten" eta "delituzko jarduera ez duelako justifikatzen"

Bilboko Udaleko osoko bilkurak PPren proposamen bat eztabaidatu du ostegun honetan, atxilotuen nazionalitatea publiko egitearen alde egiten zuena, eta Elkarrekin Bilbaoren beste bat, hori saihestea eskatzen zuena. Testu horien ordez, gobernu taldeak (EAJ-PSE) porposatutako aldaketa-zuzenketa bat onartu da -EH Bilduk babestu du, PPk aurka bozkatu du eta Elkarrekin abstenitu egin da-, zeinak gobernu taldeari eskatzen dion segurtasun-politika eta bizikidetza indartzeko, segurtasun itunaren esparruan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X