Albiste da
Sanferminak: seigarren entzierroa |
Gaztela eta Leon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat hil da Valladoliden, leihotik erorita

Emakumea etxebizitzako leihotik behera erorita hil da gaur goizaldean, Pajarillos auzoan.
Emakumea Alcotan kalean aurkitu dute. Argazkia: EFE

56 urteko emakume bat hil da Valladoliden, leihotik erorita, Gaztela eta Leongo Gobernu Ordezkaritzak EFE albiste-agentziari jakinarazi dionez.

Emakumea Alcotan kalean aurkitu dute, 02:20 aldera, ustez senarrak hirugarren pisuko leihotik bota ostean.

Hasiera batean, emakumearen senarra atxilotu egin dute, heriotzarekin zerikusia izan zezakeelakoan, baina epaileak aske utzi du ondoren. Izan ere, lelukoen testigantzak entzun eta gero, epaileak ondorioztatu du gizona emakumea laguntzen saiatu zea.

Polizia Nazionaleko eta Udaltzaingoko agenteak bertaratu dira, baita zainketa intentsiboetako unitate mugikor bat eta osasun langileak ere. Halere, ezin izan dute ezer egin emakumearen bizia salbatzeko, 112 larrialdi zerbitzuko iturriek jakinarazi dutenez.

Albiste gehiago gizartea

PAMPLONA, 11/07/2025.- Los toros de la ganadería Jandilla persiguen a los mozos durante el quinto encierro de los Sanfermines este viernes en Pamplona. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Entzierro azkarra, korrikaldi ikusgarriekin, eta tentsio uneak zezen plazan

Gauean botatako euriak ez du Jose Escolarren zezenen lasterketa mantsotu, irrist egin gabe osatu dute ibilbidea, erritmo onean, eta korrikalariei adar artean lasterraldi ederrak egiten utzi diete. Ganadutegi honetako zezenek hirugarren urtez jarraian ez dute adarkaturik utzi. Lehenengo balantzearen arabera, kolpeak hartu dituzten lau pertsona eraman dituzte ospitalera, eta beste bat zezen plazan bertan artatu dute.

Gehiago kargatu