Baionako festak atzeratu egingo dituzte, koronabirusaren ondorioz
Espero zena eta gertatu da. Ofizialki oraindik herriko etxeak jakinarazi ez badu ere, Baionako festak ez dira uztaila amaieran ospatuko. Owen Ladagec Baionako Peñen federazioko presidenteak izan da denon ahotan zegoen aukera Euskadi Irratiari baieztatu diona.
Ados dira Baionako jaien inguruko erabakia duten alde guztiak.
Topaketa jendetsua izanda, festak ezin izango dira uztailaren bukaeran egin, gaur egun koronabirusaren krisiak eragindako segurtasun eta osasun baldintzak bermatzeko modurik ez baita izango.
Urrira atzeratzea ari dira aztertzen baina argi dute orduan ere ezingo dituztela ospakizunak ohiko moduan egin.
Baionako udaletxean Jean Rene Etchegaray alkatearekin eta beste 22 ordezkarirekin egindako bileran, udazkenaren atarian bestelako festak antolatzeko aukera aztertu zuten larunbatean.
Hilabeterik aproposena, urria
Data zehatzak lotu gabe dira oraindik, baina segurua da Baionako festen ordezkoek ez dutela bat egingo irailaren bukaeran egiteko den Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen jaiarekin. Beraz, urrian izan litezke.
Izena ere ez dago zehaztuta, ezta baionarrentzat bakarrik edo zabalagoak izango diren ere.
Inork hartu nahi ez duen erabaki hori hartzen lehen hiriburua izan da.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak sare sozialetan sartzea debekatuko die 16 urtetik beherakoei
Pedro Sanchezek iragarri du Espainiak sare sozialetako zuzendariak erantzule egingo dituela legez kanpoko eta gorrotozko edukiengatik.
Goiz gorabeheratsua Kataluniako Rodaliesen, zirkulazioa bi bider eten da eta
Lehen mozketa 07:10 eta 07:15 artean gertatu da; bigarrena, berriz, 08:08 eta 08:19 artean. Renfek adierazi duenez, trenak normaltasunez dabiltza dagoeneko.
39 urteko gizon bat hil da Bergaran, auto batek harrapatuta
Ezbeharra 07:15ean gertatu da, Ibarra kalean.
Auto-ilarak Bilbon, hainbat ibilgailuk Zorrotza parean istripua izan ondoren
Hiru ibilgailuk talka egin dute eta ondorioz erreietako bat itxi dute. Hori dela eta, lau kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
Albiste izango dira: iraungitako txertoak, San Blas eguna eta EEEa Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Zaldi-probek beteko dute idi-proben lekua Abadiñoko San Blas egunean
Erroskilla eta eztarria babesteko lokarriekin batera, idi-probek leku berezia izan ohi dute sanblasetan, baina, aurtengoan, egitarauan moldaketak egin behar izan ditu Udalak, dermatosiaren ondorioz.
Dermatosi nodular kutsakorraren aurkako neurriak eguneratu ditu Jaurlaritzak
Behi-aziendak azoka eta erakustaldietan egotea debekatu da, baina aldundiek salbuespenez baimendu ahal izango dute ustiategi bereko behiak egotea, zenbait baldintza beteta. Neurri horrek ate joka diren inauterietako bigantxen ikuskizunak eta sokamuturrak egitea ahabildetu dezake.
Onddoekin egindako ontziak errealitate izan daitezke etorkizunean
Gueñesko Basque Biodesing Centerren urteak daramatzate mizelioa ikertzen. Onddoetatik datorren materiala da, urarekiko erresistentea eta biodegradagarria, eta etorkizunean plastikoa edo kartoiak ordeztu ditzake ontziak egiteko.
Iraungitako dosiarekin txertatutako haurtxo baten amak salatu du "segurtasunik eza" eragin diola egoerak
Iraungitako txerto hexabalentearen dosi bat jaso zuen haurtxo baten amak esan du egoerak "segurtasunik eza" eragin diola, beti pentsatu izan baitu Osakidetzak dena egiten duela ondo. Horrez gain, adierazi du barkamena eskatu eta adingabeari txertoa berriro jartzeko hitzordua eman diotela.
Adi Bilbo inguruko errepideetan, seik izena aldatu dute eta, A-8a barne
Gidariek eta nabigatzaileek izen berriekin ohitu beharko dute orain. Garai bateko Hegoaldeko saihesbideak BI-10 izena hartuko du, eta Txorierriko igarobidea BI-30 izango da aurrerantzean.