ATXILOKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazte bat atxilotu dute Gasteizen, Udaltzaingoaren autoei arrautzak botatzeagatik

Gazteak hainbat arrautza jaurti zizkien larunbatean, 14:00ak aldera, Raimundo Olabide kalean zeuden patruila-ibilgailu batzuei.
Gasteizko Udaltzaingoaren artxibo irudia
Gasteizko Udaltzaingoaren artxibo irudia

19 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, agintaritzako agenteei desobeditzea eta larriki jarkitzea egotzita. Agenteek identifikatu egin zuten, patruila-auto batzuei etxebizitza bateko leihotik hainbat arrautza botatzeagatik, Gasteizko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Larunbatean, 14:00ak aldera, gazteak hainbat arrautza bota zizkien leiho batetik Raimundo Olabide kalean zeuden patruila-ibilgailu batzuei.

Agenteek eskatu arren, uko egin zion bere burua identifikatzeari, eta, horren aurrean, atxilotu egin zuten. Polizia-etxera eraman, eta eginbideak betetakoan, aske utzi zuten, baina epailearen aurrera jo beharko du deitzen dutenean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X