Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eskoletarako itzulera "zorrotz" antolatzeko eskatu du Podemos Euskadik

Gainera, ikasturtea gainditzeko nahiz unibertsitaterako sarrera-probak prestatzen dabiltzan ikasleentzat itzulera hori boluntarioa izatea proposatu du.
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia. Argazkia: EFE

Hainbat hezkuntza maila ikasgeletara itzultzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiagatik "hezkuntza komunitatean eragindako nahastea eta ondoeza" salatu ditu Podemos Euskadik. Itzulera hori "zorrotz" antolatu behar dela eskatu du, eta ikasturtea gainditzeko nahiz unibertsitaterako sarrera-probak prestatzen dabiltzan ikasleentzat itzulera hori boluntarioa izatea proposatu du.

Ohar baten bidez Podemos Euskadik jakinarazi duenez, "hezkuntza komunitatearekin eta sindikatuekin hitz egitera eta akordioa lotzera behartuta dago" Jaurlaritza. "Data zehaztu beharrean, premiazkoa da eragile guztiekin lan egitea, langileen, ikasleen eta gizarte osoaren osasuna bermatu dezaten", adierazi du.

Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzari leporatu dio "gizartearen gehiengoaren nahiarekin bat egin ez izana". "Oinarririk gabeko urratsak ematen ari da, ikasleen, irakasleen eta langileen borondatea mespretxatuz", kritikatu du alderdiak.

Podemos Euskadik adierazi duenez, Hezkuntzak "daten inguruan hitz egin du, beharrezkoak diren segurtasun neurrien gainean ziurtasunik eskaini gabe". Hori dela eta, Hezkuntza Sailaren "inprobisazioa eta ardugabekeria" salatu ditu, "eta bere plana martxan jarri nahi du hezkuntza erkidegoaren iritzia kontuan hartu gabe".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X