Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zuhurtzia eskatu dute Kontxan, "toallan ezin daitekeelako udaltzain bat egon"

Garmendia, Udaleko zinegotziak "berariazko apelazio" hori egin nahi izan du, "herritar batzuk bizi dugun salbuespenezko egoeraz ez direlako ohartu".
18:00 - 20:00
Donostiak eta Zarautzek hondartzetan arduraz jokatzeko eskatu diete herritarrei

Marisol Garmendia Donostiako Udaleko Espazio Publikoetako zinegotziak Kontxako hondartzako erabiltzaileei "erantzukizuna" eskatu die, marea altuko urruntze sozialeko neurriak errespeta ditzaten; izan ere, azpimarratu duenez, "ezin dugu Udaltzaingorik jarri toalla bakoitzaren ondoan".

Garmendiak "berariazko apelazio" hori egin nahi izan du, kontuan hartuta "herritar batzuk ez direla konturatu bizitzen ari garen salbuespenezko egoeraz", Kontxara itsasgoran udaletxetik egindako gomendioak bete gabe joaten den jendeari erreferentzia eginez.

Kontxako hondartza "itsasgoran desagertzen" dela berretsi du zinegotziak. "Zuhurra da itsasgora hasi baino bi ordu lehenago eta bi ordu geroago hondartzatik alde egitea". Denok ez gara sartuko, eta ez dugu udal guardiarik eskuoihalen ondoan jarriko, jendeari zer egin behar duen esateko", azpimarratu du.

"Eskatzen zaizkigun bi metroko segurtasun distantziak betetzeko" herritar bakoitzaren zuhurtzia eskatu ostean, "ikusten ari garen irudi batzuk, mundu osora zabaltzen ari direnak, ez dira atseginenak", deitoratu du.

"Egia da Donostiako herritar gehienak eskatutakoa betetzen ari direla, baina argi izan behar dugu bi metroko distantzia bete behar dugula eta itsasgoran ezarritako neurriak" bete behar direla, adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

En el siglo XVI Pasaia (Gipuzkoa) era un centro clave de la industria naval vasca, donde se fabricaban buques mercantes, pesqueros y de guerra. El San Juan fue uno de los muchos barcos balleneros construidos en aquellos astilleros
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

San Juan baleontzia: Atlantikoko uretan berpiztu zen euskal altxorra

XVI. mendean Pasaian eraikitzen ziren ontzi ugarietako bat da San Juan itsasontzia. 1565eko udaberrian, Kanadako kostaldearen aurrean hondoratu zen, eta itsaspean egon zen 400 urtez baino gehiagoz. 1978an ontzia aurkitu zuten, eta, harrezkero, euskal merkataritzari eta itsas ondareari buruzko historiaren adierazgarria da. 10 urteko lanen ostean, Pasaiako Albaola ontziolak baleontzi mitikoaren erreplika uretaratuko du gaur arratsaldean.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X