TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zigoitian larunbatean istripua izan zuen 93 urteko gizona hil egin da

14:20 inguruan izan zen ezbeharra A-3610 errepidean. Autoa bidetik irten zen, eta irauli egin zen.

Zigoitian (Araba) larunbatean istripua izan zuen 93 urteko gizona hil da, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak Radio Euskadiri baieztatu dionez.

Segurtasun Sailak jakitera eman zuenez, autoa bidetik atera zen, eta irauli egin zen.

14:20 inguruan izan zen ezbeharra A-3610 errepidean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X