BBK enpresak bere adinekoen egoitzak berrituko ditu bakardadea ekiditeko
BBK enpresako gizarte-ekintzako zuzendariak, Nora Sarasola, eta Gizarteratzearen oarduradunak, Ixone Zubieta, adinekoen egoitzen modelo berria aurkeztu dute, ‘BBK Sasoiko Klubak’. Ekimen horrekin “Bizkaiko adineko pertsonen bakardadea murriztea” espero dute.
‘BBK Sasoiko Klubak’ bezala izendatu dituzten eremu berri horiek hiru berrikuntza nagusi izango dituzte, haien artean “egoitza bakoitzaren eskaintza zabaltzea eta hobetzea ahalbideratuko duten” teknologia berrien txertatzea.
Sarasolaren arabera “bakardadearen atzematean, laguntzean eta aurreikustean” izango du fokua ekimen horrek, eta bertako ekintzek adinekoen “isolamendu soziala” alde batera utziko dute “komunitateko parte-hartzeari esker”.
“Dinamikoa eta parte-hartzailea”
Teknologia berriak oinarri hartuta, egoitza bakoitzak ukimen-pantailak izango ditu ikasgela bakoitzean. Horri esker “erabiltzaileek eskaintzen diren jardueretan parte hartzeko aukera izango dute” bai kolektiboki, eta baita indibidualki ere. Egoitza bakoitzean “arrakala digitala deuseztatzean” egingo da lan, eta erabiltzaile guztiei laguntza emango zaie parte-hartzea bermatzeko.
Aldi berean, “ikasketa nagusi bat” egingo da puntako teknologiarekin, eta hala, “eremu guztietan aldi berean edota diferituan ikusteko aukera izango da.
Hamaika egoitzetan aldaketak aurrera eramateko, fundazioak “diziplina anitzeko taldea osatu du”, Deustuko Unibertsitateko kideekin eta hirugarren sektoreko profesionalekin.
Pandemiaren aurrean
Egoitzek distantzia neurriak bermatuko dituzte, edukiera mugatuko dute eta desinfekzio eta garbitasun lanak indartuko dituzte. Horrez gain, beste babes neurri batzuk ere hartuko dira, hala nola, sarreran desinfektatzea, gel hidroalkoholikoa izatea eta alfonbra desinfektatzaileak edukitzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Basauriko talde feministek elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako
Hilketa matxista berri honen aurrean kalera irteteko eta gaitzespena adierazteko eskatu diete Basauriko Asanblada Feministak eta Emakumeok bat koordinakundeak herritarrei, "terrorismo matxistaren aurrean" mobilizazio soziala funtsezko tresna dela ziurtatuta.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen.
Azpeitiko sutean kaltetutako bi lagunek alta jaso dute eta beste bizileku bat eman diete
Sua arratsaldean piztu zen, bigarren solairuan, eta kalte handiak eragin zituen. Udal teknikariek eraikinaren egoera aztertu behar dute, sutea zerk eragin duen ikertu eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
50.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Osakidetzako EPEn
EITBk jakin duenez, lehen bederatzi kategorietarako izen-emateak erritmo altuari eutsi dio hasieratik, apirilaren 22ra arte irekita dagoen prozesuan.
19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzeagatik
Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Atxilotuak hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu dituzte, eta polizia-etxera eraman dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Eneko Axpe: “Misio hau abiapuntu da Ilargian azpiegitura eraiki eta gizateria Martera joateko”
Artemis II misioa abiapuntua baino ez da Ilargian bizitzeko azpiegitura eraiki eta gizakia bertako baldintzetara egokitzeko ikerketak egiteko. Azken helburua, baina, Martera iristea da, Eneko Axpe fisikariak eta NASAren kolaboratzaileak azaldu duenez.
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz
Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.
Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"
Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.
Mugikorreko NANa, indarrean: Zertarako balio du eta zertarako ez?
MiDNI aplikazioari esker, dagoeneko aurrez aurre identifika zaitezke telefonoarekin. Hala ere, ez du dokumentu fisikoa ordezkatuko kasu guztietan, nazioarteko bidaietan edo zenbait gestio egiterakoan adibidez.