Sanferminak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Enrique Mayak Iruñeko herritarren "jokabide eredugarria" nabarmendu du

Alkatearen ustez, "herritar eta establezimendu gehienek" arauak bete dituzte Sanferminetan.
Aurtengo "sanferminen" artxibo irudia
Bertan behera geratu diren Sanferminen bezpera. Irudia: EFE.

Enrique Maya Iruñeko alkateak herritarren "jokabide eredugarria" nabarmendu du, uztailaren 6tik 14ra bitartean, aurten bertan behera geratu diren Sanferminak ospatzen diren egunetan.

"Mundu guztiak Iruñean jarrita zituen begiak, eta Iruñeak notarekin erantzun dio erronka honi, gure hiri maiteaz harro egoteko modukoa da", adierazi du Iruñeko alkateak, Sanferminen balorazioa egiteko eskaini duen prentsaurrekoan.

Enrique Mayaren esanetan, "Iruñeaz harro sentitzeko arrazoiak ditugu, egoera zail hau notaz gainditu dugula esatera ausartzen naiz". "Herritarren gehiengoa eta ostalaritza zein merkataritza establezimendu ia guztiak arduratsuak izan dira, arauak betetzen jakin dute, beren interes ekonomikoak ziruditenen kontra eginez, ahalik eta hobekien saltzen saiatzea baitzen helburua. Dena den, erantzuten jakin dute", adierazi du.

Alkateak azaldu duenez, hilaren 6an egindako hamaiketako bati lotutako koronabirus-agerraldi bat izan da, eta beste foku batzuk egon dira Iruñerrian, baina adierazi duenez, "koronabirusa hor dago, eta Iruñeari buruz ditugun datuak beste hiri batzuetakoekin aldera daitezke, baina hemen oso garai zailean geunden, sanferminak izan ohi diren egunetan".

Udalak pilaketak saihesteko neurri sorta batzuk martxan jarri zituela azaldu du alkateak, eta "neurri horiek herritarren jokabide eredugarririk gabe ez luketeela ezertarako balioko" adierazi du.

Mayak aitortu du Udala "oso kezkatuta" zegoela "hilaren 6an gerta zitekeenarekin", izan ere, hamaiketakoan biltzeko erreserba ugari egiten ari ziren eta pilaketak erregistratzeko aukera zegoen, baina "pozik" agertu da "emandako egoerarekin".

Udaletxeko plaza uztailaren 6ko 11:40ean itxi zen, aurten bota ez zen ohiko txupinazoaren egunean, aurreikusitako gehienezko edukierara iritsi zenean. Gazteluko plazan, eguerdi hartan, baimendutako edukieraren laurden bat baino ez zen bete. "6an, 7an eta asteburuan zehar, polizia-operatiboak aldizkako hainbat itxiera egin behar izan zituen, taberna gehien dauden lekuetan edukiera kontrolatzeko", gaineratu du.

Egun hauetan, hiriko zazpi taberna salatu dituzte: bat edukiera gainditzeagatik, hiru ordutegia ez betetzeagatik, bi kanpora edaria ateratzen uzteagatik eta bat musikak sortutako eragozpenengatik. "Datu horiek ia anekdotikotzat jo litezke, izan zitekeenarekin alderatuz", zehaztu du.

Gainera, 2019ko Sanferminetan 150.000 kilo beira baino gehiago bildu baziren tabernetan, aurten 22.000 kilora baino ez dira iritsi.

Polizia arloan zein arlo politikoan izan den "elkarlan estua" nabarmendu du alkateak, Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria eta Javier Remirez foru gobernuko lehen presidenteordea espresuki aipatuz.

Prentsaurrekoan, '#LosViviremos' mezuarekin Udaletxeko fatxadan zabaldu zen zapi handiagatik talde batzuek egindako kritikei buruz galdetu diote alkateari. Euskarazko mezua gaztelaniazkoa baino txikiagoa zela adierazi zuten. Mayaren hitzetan, "euskararen ordenantza zorrotz betetzearen alde lan egiten dugu, baina alderdi, pertsona eta elkarte batzuek ulertzen badute ez dugula bete, esan dezatela eta aztertuko dugu". "Nik ez dut borrokarik nahi", adierazi du, Udal Gobernuak ordenantza betetzeko lan egiten duela azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X