Loteria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Loteria Nazionalaren lehen sariaren zati bat saldu dute Bilboko bi administraziok

Karmelo eta Gurutze kaleetako 5. eta 16. zenbakietan dauden loteria-administrazioetan saldu dute saritutako zenbakia.

Larunbat honetan egin duten Loteria Nazionalaren zozketako lehen saria saldu dute Bilboko bi administraziok. 6.246 izan da saritutako zenbakia.

Hain zuzen ere, Karmelo eta Gurutze kaleetako 5. eta 16. zenbakietan dauden loteria-administrazioetan saldu dituzte saritutako txartelak, Estatuko Loteria eta Apustuen erakundeak jakitera eman duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X